A mis amigos de la frontera

Baiona

A mis amigos de la frontera esaldiarekin hasten da Santa Kruz apaizak Lillen (Frantziako iparraldean) konfinatuta zegoela idatzi zuen eskutitz bat, oso hedatua, haren karlismoarekiko leialtasuna berresten duena. Eta haren bidez defini dezakegu erakusketa honen helburua: protagonistek “muga” gisa definitutako lurraldean karlistaldiek zer-nolako eragina izan zuten aztertzea. Lurralde horrek Euskal Herri kontinentala barne hartzen du oso-osorik.

Kontrabandoaren bitartez horniduren iturri, konspirazio eta espioitza eremu, gerra gertaeren informazioa Europa osora hedatzeko talai paregabea, karlistek bertako biztanleengan laguntza zabala jaso zuten.

Copyright Musée Basque - Zumalakarregi Museoa