Europako potentziak
1834ko apirilean, Aliantza Laukoitzaren Tratatua sinatu zuten Britainia Handiak, Frantziak, Portugalek eta Espainiak. Ondorioz, Frantziak hitz eman zuen bere mugak ondo zainduko zituela, karlistek bertatik laguntzarik jaso ez zezaten; Ingalaterrak armak eta munizioak bidaliko zituela agindu zuen, bai eta Euskal Herriko kosta kontrolatzeko itsas indarrak ere; eta Portugal bere esku zeuden baliabide guztiekin laguntzera konprometitu zen. 1835ean, berriz, hiru potentzia horiek tropak bidali zituzten, liberalen kausaren alde egitera: Britainia Handiak Britainiako Legio Laguntzailea, 12.000 boluntariok osatua, gutxi gorabehera; Frantziak Atzerritar Legioa, 5.000 gizonez osatua; eta, azkenik, Portugalek 6.000 soldaduko armada.
William SPOONER : “A view of the positions of the Anglo-Christinos, and the Carlists before San Sebastian”. Museo Zumalakarregi Museoa
Britainiarrak Donostian kokatu ziren, hiriaren defentsan odol asko isuriz. Beraien porrot nagusia Oriamendikoa izan zen.