Aurrekariak
Euskal nekazalgoak Karlistadetan agertutako jarrera ulertzeko, aurrez gertatutako gerrateetan erdietsitako esperientzia kontuan hartu behar da, bai politikoki (liberalismoarenganako harremana), bai militarki (gerrila gerretan jasotako esperientzia).
Nicolas Eustache MAURIN: “Mina Virey de Navarra”. Musée Basque et de l’histoire de Bayonne
Lehenengo Karlistadan gerrilari liberal hau aurrez Frantsesadan borroka kide izan zituen zenbait lagunen aurkari izan zen, besteak beste, Tomas Zumalakarregirena.